Katalogoa berritzen ari gara. Laster izango duzue Softkat berria ikusgai baina lanean gabiltzan tarte honetan, ez da software berririk katalogatuko. Barkatu eragozpenak eta laster arte!
Thuderbird posta-bezeroaren 3. bertsioa kalean dugu. Bi urte eta erdiren ostean, bertsio berria aurkeztu dute Mozillakoek. Thunderbird 3k 100 aldaketa baino gehiago dakartza. Besteak beste:
tresna-barra birdiseinatu dute eta erantzun, birbidali edo ezabatu botoiak mezuaren parte bihurtu dira.
mezu asko batera ikusteko bistaratze berria du.
jasotako mezuak gordetzekoartxibo karpeta berria dakar.
helbide liburu berria dauka eta honek oraindino bertan sartu barik dauden e-postak ezagutzen ditu.
Thunderbird-en gaitasun berriak ezagutzeko deskargatu eta probatu. Euskaraz ere baduzu. Animatu zaitez!
OpenPYME enpresa txiki eta ertainentzat software katalogoa da. La Lagunako Unibertsitatearen Software Librearen Bulegoak sortu du egitasmoa eta bertan, batez ere, enpresa txiki eta ertainek erabilgarriak izan ditzaketen hainbat kudeaketa programa eta aplikazio biltzen dira.