Euskarazko
software katalogoaren behatokia, euskararen presentzia interneten aztertzeko
gunea izateko helburuarekin jaio da, bertan, interneten euskaraz topa
daitezkeen dokumentu kopuruaren bilakaera aurkezten da, eta konparaketak zein
azterketa sakonagoak egin ahal izateko, hainbat hizkuntzen bilakaera ere
eskaintzen da.
Gaur egun, behatokian, euskaraz gain, beste bost hizkuntzen
datuak ere aurkitu daitezke; katalana, galegoa, gaztelania, frantsesa
eta ingelesa, hauek izanik hurbilen ditugun hizkuntzak.
Datuak lortzeko ondoren azaltzen diren bi iturri erabili
dira:
Alltheweb
(http://www.alltheweb.com): hainbat hizkuntzetan bilaketa egiteko aukera ematen
duen bilatzailea. Bilaketak egiteko irizpidea "eta" hitzaren bilaketa
egitea izan da, hizkuntza guztietan hitz arruntena kontsideratu
daitekeelako. Horrela izanik, katalanez i bilatu da, gailegoz e,
gaztelaniaz y, frantsesez et eta ingelesez and.
Open directory project
(http://dmoz.org/World): Interneten topatu daitezkeen dokumentuak
biltzen duen direktorioa, dokumentu hauen klasifikazio bat egiten du hizkuntzaren
arabera, hizkuntza bakoitzean zenbat biltzen dituen adieraziz.
Behatokiaren informazioa hilero automatikoki eguneratzen da
eta gure datu-basea handitzen den heinean datu eta estatistika gehiago ematea
espero dugu, hala ere, iradokizun, kritikak eta proposamenak gustura hartuko
ditugu.