Iturria: sustatu.com
Babelium Project.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakelako.
Babelium tresnaren funtzionamendua honakoa da: erabiltzaileak hainbat hizkuntzatan dauden elkarrizketak dituzten bideoak eskuragarri izango ditu. Elkarrizketa bakoitzean 2 edo 3 pertsonek hartzen dute parte. Erabiltzaileak bideoa ikusi eta pertsona baten papera edo rola har dezake, alegia, pertsona horren bikoizketa egin dezake. Bikoizketa egiterakoan, erabiltzaileak hautatu duen pertsonaiak hitz egin behar duen unean, erabiltzaileak mikrofonotik esaten duena grabatzen da (eta nahi izanez gero, web-kameraren laguntzaz erabiltzailearen aurpegia eta ezpainen mugimendua ere grabatu daiteke).
Babelium aplikazioaren erabilpena doakoa da eta abendutik aurrera, ezagutza teknikoa dutenen erabiltzaileek Babelium aplikazioa osatzen duen kodea aztertu eta hobetu ahal izango dute, software librean askatuko delako bere kodea.






