softkat - euskal software katalogoa

Iturria: euskadinnova.net

Elhuyar Fundazioak irabazi du Wikipedian euskarazko edukiak sartzeko lehiaketa publikoa. Gipuzkoako erakunde honek 161.000 euro kobratuko ditu Lur Hiztegi Entziklopedikotik eta Lur Entziklopedia Tematikotik hartutako sarrerak webean sartzeagatik edo desegokiak nahiz osatugabeak direnak berrikusteagatik.

Elhuyarrek eduki bakoitza identifikatzeko etiketak eta bideoak, argazkiak, audioak nahiz kanpoko estekak ere sartu beharko ditu. Deialdia egin duen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzaren aurreikuspenen arabera, gai orokorrei buruzko 7.000 artikulu berri eta Euskal Herriari buruzko 3.000 inguru sartuko dira.