softkat - euskal software katalogoa

Googlek Mozillarekin sinatu berri du Firefoxen aldeko babes-hitzarmena. Aurreko akordioaren berriztapenaren ondorioz, Googlek Firefox nabigatzailearen zabalkundea laguntzen jarraituko du. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du.

Hitzarmen honek Mozillari aurkezten zitzaizkion bi eragozpen nagusi argitu ditu:

  • Arazo ekonomikoa: gaur egun, Mozillaren diru-sarreren %84a hitzarmen horretatik zetozen
  • Firefoxen biziraupena: Googlen babes barik, kolokan baitzegoen Firefox nabigatzailearen etorkizuna.