softkat - euskal software katalogoa

Iturria: euskadinnova.net

Googlek bi aplikazio garatu ditu Android sistema operatiboa duten mugikorretarako, itsuei hiriko kaleetan barrena beren kabuz ibiltzen laguntzeko. Aipatu bi programak, WalkyTalky eta Intersection Explore, dohainik deskargatu daitezke; ekarpen horren bidez, Googlek irisgarritasuna hobetzea lortu du teknologiaren bidez.

WalktyTalky aplikazioak jomuga jakin batera iristeko hartu behar dituen norabideak irakurriko dizkio erabiltzaileari, beti ere kontuan hartuta non dagoen une horretan. Intersection Explorer aplikazioak, aldiz, erabiltzaileak igaro dituen tokiak deskribatzen ditu mugikorraren pantaila eta Googlen mapak erabiliz.