softkat - euskal software katalogoa

Iturria: sustatu.com

IPhonentzako eta iPadentzako aplikazioen garapenarekin zerikusia duten 250 lagun baino gehiagok parte hartuko dute martxoaren 18an Bartzelonan ospatuko den lehen kongresu espezializatuan. Iphone Devup izena du kongresuak eta Ideateca euskal enpresak antolatu du. Hain zuzen ere, izugarrizko arrakasta izan du Ideatecak IPhonentzatko prestatu bi bideojokorekin: iBasket eta Videopuzzle.

Kongresun parte hartze dutenek mundu osoko adituek iPhone eta iPaden inguruan garatu dituzten aplikazioen inguruan duten iritzia jakin eta haiekin elkarrizketatzeko aukera izango dute eta urteko aplikaziorik onenari ere saria emango diote.

Jada baieztatuta dauden parte hartzaileen artean daude Mango, Hyundai, Zinkia-Pocoyó, Paypal, Tapjoy eta Inmobi enpresetako ordezkariak.

Informazioa euskaraz hemen.