
IXA taldeko Eneko Agirre, Googlek Zurichen duen ikerketa zentroa bisitatu zuen. Bertan egindako ikerkuntza jardunaldi batzuetara hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen Googlek. Izan ere, Googleko ikerlariekin elkarlanean aritu izan da Eneko Agirre.
Zuricheko egoitza, Mountain Viewekoaz alderatuz, grisagoa eta txikiago omen da. 600 langile ditu eta dekorazioak friki batek diseinatutako haurtzaindegi baten antza omen du: pisu bakoitza gai baten inguruan dago eginda: klasikoa (dvd itxura du), tropikala (landarez betetako gela)... Ikusi nahi baduzue, hor dituzue irudiak.






