softkat - euskal software katalogoa

Iturria: euskadinnova.net

Smartphone gailuak zabaldu eta prezioak jaitsi direnetik, Interneten erabilpena nabarmen hazi da mundu osoan azken lau urteotan. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren txosten baten arabera, Planetako biztanleriaren heren batek jada erabiltzen du Sarea eta garapen bidean dauden herrialdeetan garatutakoetan baino zibernauta gehiago dago.

Gaur egun, txinatarrak dira mundu osoko internauten %25 eta Indian eta Brasilen ere asko ari da hazten Interneten erabilera. Hala ere, herrialde garatuetan halako saturazio bat dago, behintzat konexio finkoetan, konexio mugikorra indarrez hari baita hazten.

Smartphone gailuen bidezko Interneten erabilera eta prezioen jaitsiera dira Sareko erabiltzaileen kopurua hazi izanaren arrazoi nagusiak. Azken lau urteotan, urteko %45eko hazkundea erregistratu da eta une honetan mugikorretik konektatzen diren erabiltzaileak finkotik konektatzen direnen bikoitza dira.

Korea, Suedia edo Japonia bezalako herrialdeetan biztanleen ia %100ak dauka Internet mugikorrean. Esan bezala, hazkundea eragin duen beste faktorea prezioen jaitsiera izan da. Konexio finkoarena %50 murriztu da azken bi urteotan. Gaur egun merkeagoa da Internetera konektatzea eta abiadura ere handiagoa da.