softkat - euskal software katalogoa

Euskarazko Software Katalogoa, Softkat, UEUren eskutik sortu zen 2004an. Softkaten jatorria Softcatalà proiektuan aurkitzen da, Softcatalà katalanez ekoitzitako edota katalanera lokalizatutako softwarea biltzen duen katalogoa da.

Softkat-en lana bi esparrutan definitu da urteotan:

  1. Euskaraz sortzen diren programak, aplikazioak eta zerbitzu informatikoak identifikatu, batu eta biltegi baten barneratu, euren gaineko bilaketa errazteko: Katalogoa

  2. Interneten euskararen presentzia modu sistematikoan kuantifikatzeko moduak erraztea: Behatokia

Zazpi urteko ibilbidea egin ondoren, baliabide ekonomikoen faltagatik 2012an ateak itxi ditugu. Hori dela eta, ez dugu euskarazko software berririk katalogatuko, eguneratuko eta osatuko. Horrez gain, ez da softwarearen inguruko berririk editatutako ezta erabiltzaileen kontsultarik erantzungo. Webgunea argitaratuta mantenduko dugu, Behatokia atala automatikoki eguneratuko da hilero baina ez da bestelako edukirik berrituko ezta eskakizunik erantzungo. Egoerari buelta ematea espero dugun arren, momentuz ezinezkoa zaigu aurrera egitea.

Urtero, bataz beste, 70 produktu katalogatzen genituen, softwarearen inguruko 200 berri editatu eta erabiltzaileen 100 eskaera/galdera erantzuten genituen. Orokorrean, Softkaten katalogatutako softwarearen %50 lizentzia libreekin banatu da, %25 jabedun softwarea izan da eta beste %25 zehaztugabea. Azken urteotan Internet, hezkuntza eta aisialdiko alorrei lotutako softwarea, aplikazioak eta baliabideak barneratu ditugu eta katalogatuko produktuen % 35a erabiltzaileek zuzenean sartu izan dituzte. Urtero 22.000 bisita inguru izan ditugu.

Esperientzia polita eta emankorra izan da Euskarazko Software Katalogoarekin bizi izan duguna eta ez genuke agur esaterik nahi bidai honetan bidelagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman gabe. Mila esker!