softkat - euskal software katalogoa

Unibertsitateek sarean duten presentzia aztertzen du Webometrics egitasmoak. Besteak beste, erakunde hauek sarean duten aktibitatea eta ikusgarritasuna aztertzen da. Azken datuen arabera, Espainiako lau unibertsitatek kokapen ona dute Interenten. Lehen aldiz azaltzen dira munduko lehen 200 unibertsitateen artean. Erakundeak honakoak dira:

  • Madrileko Unibertsitate Konplutensea (UCM)

  • Granadako Unibertsitatea (UGR)

  • Bartzelonako Unibertsitatea (UB)

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB)

Euskal Herriko unibertsitateei dagokionez aipatu behar da UPV/EHU Europako 99. dela eta munduko 273., Espainiako zortzi unibertsitate daude bakarrik EHUren gainetik.

Sailkapenaren txostenak adierazten duen emaitzarik nabarmena da, eten digital akademikoaren existentzia. Hau da, erakunde estatu batuarrak Interneten ikusgarritasun handiagoa dute. Nagusitasuna izugarria dela adierazi dute txostenaren egileek.