softkat - euskal software katalogoa

Six Revisions webguneak kaleratu du azterketa txiki bat. Bertan nabigatzaileen errendimendua aztertu dute. Firefox, Chrome, Safari, Opera eta Explorer probatu dituzte eta emaitzen arabera talde bi daudela esan dezakegu: batean, Explorer eta bestean, gainontzeko guztiak. Asko du hobetzeko Microsoften nabigatzaileak eta dirudienez, garatzen dabiltzan azken bertsioak, Explorer 9., hobekuntzak izango ditu. Ikusiko dugu horrela den.