softkat - euskal software katalogoa

Urtea amaitzear dagoen sasoi honetan, ohikoa da atzera begiratzea eta zer eman duen azaltzea. Horretan ari dira Genbetan gunean, baina kasu honetan erabiltzaileen iritzia eskatzen ari dira 2011ko sistema eragilerik onena zein izan den hautatzeko.

Hauek dira aurkezten dituzten aukerak:

  • Windows 7
  • Mac OS X Lion
  • Ubuntu 11.10
  • Mint 12
  • OpenSUSE 12.1
  • Chrome OS
  • Fedora 16

Zuen iritzia eman nahi izanez gero, sartu webgunean eta aukeratu zuena.