Aztertu euskararen egoera sarean!!!
|
Gehitu zure produktua katalogoan!!!
|
|
DESKRIBAPENA
Zer bilatu/sartu
Kategoriak
ESKULIBURUA
Kontsultak nola egin
Katalogoa nola osatu
Datu-basearen eremuak
Nola eskaini nire produktua software katalogotik
Nola jaitsi produktuak software katalogotik
Informatika-euskara erlazioaren azterketa
DESKRIBAPENA
|
|
Gune honen bidez euskarazko softwarearen berri eduki ahal
izango duzu katalogoan kontsultak eginez, edo katalogoa osatu ahal izango duzu
dagokion fitxa beteaz. Gainera, euskarazko software munduaren inguruan
gertatzen diren albisteak ezagutuko dituzu eta euskararen egoera zein bilakaera
interneten aztertu ahal izango duzu.
Egun euskaraz erabil daitekeen softwarea ezagutarazteko
asmoz prestatu dugu Euskarazko Software Katalogo hau. Bilketa-lan hau egitea
funtsezkoa iruditu zitzaigun euskarazko softwarearen ezagutza eta erabilpena
bultzatzeko eta ekoizpenean dauden esperientziak zein arazoak planteatzeko.
Bide batez, gaur egun euskarazko softwaregintzan dauden hutsuneak nabarmentzeko
tresna ere izan daiteke.
1996 irailean, UEUko Informatika Sailak antolatutako
Informatikari Euskaldunen I. Topaketen inguruan zabaldu genuen katalogoan parte
hartzeko deia. Horrez geroztik UEUk datu-basea eguneratzeko ardura hartu du.
Web gune hau kontsultak bideratzeko tresna izateaz gain, eguneraketak
bideratzeko bidea eroso eta eraginkorrena ere bada.
Ohiko programa eta eduki-aurkezpenez (CD/DVD/diskete...) gain Internetetik jaits daitezkeen
programak eta Interneteko zerbitzu batzuk ere sartu dira, gero eta gehiago
betetzen baita sarea konputagailua esaldia. Dena den, Interneteko edukiak
bilatzeko tresna egokiagoak badaudenez gero (aurki, jalgi, google,...)
Interneteko tresna ahaltsu dinamikoak baino ez dira sartuko.
Euskarazko softwaregintzarekin lotuta dauden albisteak
(martxan dauden proiektuak, ikastaroak, produkzio arazoak...) ezagutzeko,
Azken berriak sekzioa gehitu dugu eta behatoki bat, bertan, euskararen egoera
interneten edo bere bilakaera aztertzeko aukera emanez.
|
Zer bilatu/sartu
|
|
Zer sartu eta zer ez zehaztea ez da batere erraza baina ondoko puntutan hurbildu daiteke:
- Programak/tresnak
- CDn, DVDn, disketean etab.ean
banatzen diren tresna guztiak.
- Interneten jaisteko dauden
euskarazko tresna guztiak.
- Interneteko bilatzaile/datu-base
garrantzitsuenak.
- Edukiak
- Interneteko eduki estatikoak ez
dira sartuko.
- Euskarri magnetiko/optikoetan
banatzen direnak aldiz bai.
|
Kategoriak
|
|
Katalogoko
edukiak sailkatzeko orduan www.softcatala.org erabili dugu erreferentzia gisa,
dena den, gure beharretara moldatu izan dugu haien sailkapena.
Aurreikusi diren kategoriak hauek dira:
- Bulego aplikazioak: testu-prozesatzaileak, kontabilitatea, ...
- Aisialdia:musika, jokoak,...
- Hizkuntza:itzultzaileak, zuzentzaileak, hiztegiak,...
- Interneten aritzeko:nabigatzaileak, e-postako programak, bilatzaileak...
- Tresna orokorrak:sistema eragileak, datu-baseak, ...
- Irakaskuntza:irakaskuntzarako egindako edukiak eta tresnak, zientziaren
inguruko edukiak eta tresnak,...
- Dokumentazioa: softwareari buruzko dokumentazioa, manualak, tutorialak...
- Bestelakoak: aurreko multzotan sartzen ez direnak.
Zein kategoria hautatu behar den batzuetan ez dago argi,
dena den egileei egokien iruditzen zaiena mantentzen saiatuko gara.
Datu-basearen kontsulta erabilgarri izan daiteke lan horretan.
|
ESKULIBURUA
|
Kontsultak nola egin
|
|
Hiru modu nagusi daude kontsultak egiteko:
- Direktorio moduan:produktuak eremu edo kategorietan sailkatuta daude eta hauetakoren
bat hautaturik dagozkion produktuak ikusi daitezke.
- Bilaketa arrunta:hitz gako bat sartuta bilatzeko eremuan, datu-base osoko
produktuen izenetan, deskribapenetan eta egiletan bilatzen da.
- Bilaketa aurreratua:datu-basearen edozein eremuren arabera bilatzeko aukera
eskaintzen du. Eremuak ondoko azpiatalean
azaltzen dira.
|
Katalogoa nola osatu
|
|
Katalogoa osatzeko fitxa bat bete behar da, fitxaren
eremuak ondoko sekzioan azaltzen direlarik. Edozeinek bete dezake fitxa, baina
behin osatu ondoren UEUren onespena behar du kontsulta-gai egon dadin. Arazoak
baleude UEU jarriko litzateke harremanetan produktuaren egileekin bere
erabakiak argitzeko asmotan.
|
Datu-basearen eremuak
|
|
Hauek dira datu-basearen eremuak:
- Izena:programaren, zerbitzuaren edo euskarriaren izen komertziala.
- Arloa:sailkatzeko kategoria. Esan bezalahauek dira:
- Bulego aplikazioak:testu-prozesatzaileak, kontabilitatea, ...
- Aisialdia:musika, jokoak, ...
- Hizkuntza:itzultzaileak, zuzentzaileak, hiztegiak, ...
- Interneten aritzeko:nabigatzaileak, e-postako programak, bilatzaileak ...
- Tresna orokorrak:sistema eragileak, datu-baseak, ...
- Irakaskuntza:irakaskuntzarako egindako edukiak eta tresnak, zientziaren
inguruko edukiak eta tresnak, ...
- Dokumentazioa:softwareari buruzko dokumentazioa, manualak, tutorialak...
- Bestelakoak:aurreko multzotan sartzen ez direnak.
- Azalpen laburra:produktuaren deskribapena.
- Eskuratzeko modua:
- CD, DVD, diskete, ... :Tresnan euskarri magnetiko/optiko batean banatzen denean.
- Jaisteko aplikazioa:Ordenadorean instalatzeko programa Interneten eskuragarri dagoenean. Kasu
honetan dagokion URLasartu beharko da.
- Interneteko zerbitzua: Interneteko zerbitzari batean exekutatzen den bilatzailea, datu-basea, ... Kasu honetan
dagokion URLa sartu beharko da
- Egilea:
garatu duen enpresa/pertsonaren izena.
- Banatzailea:eskuratzeko modua Internet ez denean, saltzen/banatzen duen
zehaztasuna jarriko da. Banatzailearen posta elektronikoaren helbidea
eta web gunearen URLa gehi daiteke.
- Jatorria:egileak sortua edo beste produktu baten lokalizazio/itzulpena.
- Merkaturatze-urtea:noiztik saldu/eskuratzen den.
- Salneurria eurotan:dohain bada ez bete.
- Plataforma:Interneteko zerbitzua denean ez da beteko, bestelakoetan bat baino
gehiago hauta daiteke:
- Windows95/98/Me...
- WindowsNT/2000/XP..
- Macintosh
- Linux
- MS-DOX
- Bestelakoa
- Erabiltzeko baliabide minimoak: aurrekoa bezala ez da beteko Interneteko zerbitzua denean, bestela
tresnarako behar den memoria eta bestelakoak zehaztu dira.
- ISBN/ISSN:erregistratuta baldin badago, dagokion kodea.
|
Nola eskaini nire produktua software katalogotik
|
|
Produktu bat jaisteko aplikazioa denean , bere fitxa bete
ondoren, egileari aukera ematen zaio produktuaren fitxategiak Software
Katalogoaren zerbitzarira igotzeko eta atzigarri utzi beste
erabiltzaileentzako. Horretarako agertuko zaion galderari (ea fitxategia
software katalogotik jaisteko aukera eman nahi duen) baietz erantzun behar dio
eta prozesua burutzeko agertuko zaion informazioa jarraitu.
|
Nola jaitsi produktuak software katalogotik
|
|
Produktu bat Euskarazko Software Katalogotik jaistea
posible denean bere fitxan edo zerrendan, bere izenaren ondoan, ondorengo
ikonoa agertzen da; eta bere
gainean klik eginda, jaisteko prozesua martxan jarriko da.
Bestelako kasuetan, jaisteko aplikazioa denean eta esandako
ikonoa agertzen ez denean, egileak edo banatzaileak emandako helbidera
(jaisteko helbidea) jo beharko da.
|
Informatika-euskara erlazioaren azterketa
|
|
|
Informatika eta euskararen erlazioari buruzko informazioa
lortzeko, Euskarazko Software Katalogoak bi zerbitzu eskaintzen ditu:
- Azken berriak: euskarazko softwareekin lotuta dauden albisteak biltzen dituena,
esate baterako, martxan dauden proiektuak, ikastaroak, produkzio
arazoak,... .
- Behatokia:euskararen presentzia interneten aztertzeko gunea izan nahi du.
Bertan, interneten euskaraz zein hainbat hizkuntzetan topatu daitezkeen
dokumentu kopuruaren bilakaera eskaintzen dira.
Behatokiari buruz gehiago jakiteko klikatu HEMEN
|
|
|