softkat - euskal software katalogoa
IMG
  • Gesideas
  • Erreminta honek analisia eta jasotako langileen ideien gestioa errazten du, jasotako ezagutza aztertzen dela ziurtatuz, enpresarentzat berrikuntza bihurtuz. Ideiak kudeatzeko tresna da.

IMG
  • MindTouch
  • Lankidetzako tresna edo plataforma da. Wiki antzerako sistema du oinarrian eta hauek dira bere ezaugarriak: 

    • Talde lanean informazioa eta ezagutza elkar sortu eta partekatzeko tresna egokia da.
    • Taldeko ezagutza gunea sortu eta sarean zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen du.
    • Maila profesionalean, enpresetan, zein pribatuan, norbanakoek erabili dezakete.
    • Enpresa eta sarea elkarlotzen dituen tresna da.
IMG
  • Bizkaibus aplikazioa Android-entzako
  • Bizkaibus egunero erabiltzen dugunontzat aplikazio baliagarria da hau. Android sistema mugikorrean badugu, autobus ibilbideak eta ordutegiak kontsultatzeko aukera ematen duen erreminta duzue. Aplikazioa ingelesez, gazteleraz eta euskaraz dago. Euskaraz agertzeko sistema eragilearen hizkuntza euskaraz egon behar da.
IMG
  • FlashGet 3.3
  • Internetetik fitxategiak jeisteko aplikazioa. Aukera ematen du fitxategia hainbat zatitan banatu eta azkarrago jeisteko. Era berean, etendako sesioekin jarraitzeko aukera ere ematen du.
IMG
  • zOpen Directory
  • Tresna honekin webgune jakin batean Open Directory Project delakoaren (http://dmoz.org) eta http://www.aurki.com bilatzaile euskaldunaren eduki osoak integratzen ahal dira.
IMG
  • Vuze
  • Vuze (lehen Azureus zena) Torrent protokoloaren bidez fitxategiak partekatzeko aplikazioa da.