softkat - euskal software katalogoa
IMG
  • 7-Zip
  • 7-Zip trinkoketa tasa handia duen fitxategi artxibatzailea da. Kode irekikoa da, RAR fitxategiak destrinkotzeko kodea salbu.

    Bere garapena 2000 urtean hasi zen eta Igor Pavlov-ek mantentzen du. Microsoft Windowsekin erabiltzeko sortu zen arren, ondoren beste sistema eragile batzuetara eraman da.

    Bertsio grafikoaz gain, komando lerrorako bertsio bat ere badago. Azken honen GNU-Linux/UNIX egokitzapenak p7zip izena dauka.

    69 hizkuntzetara lokalizatua dago. Euskaraz jartzeko, deskargatu ondoren, menuan aukeratu Tresnak>Aukerak>Hizkuntza eta euskara hautatu.

    (Iturria: Wikipedia)

IMG
  • Openbravo POS TPV euskaraz
  • Openbravo enpresa txiki eta ertainen kudeaketa lanerako egokitzen den aplikazioa da. Amorebieta-Etxanoko Udalak Openbravo POS TPV euskaratu du. Kasu honetan, salmentarako postu informatikoaren aplikazioari dagokio lokalizazioa eta guztion esku utzi du, software libre lizentziapean z
IMG
  • OnEgin! Elkarte gastronomikoen kudeaketarako
  • Elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazio librea da OnEgin! Erabiltzaileek kontuak egiteko aukera ematen du, eta era berean, elkarteko kudeaketa eta kontrola ahalbidetzen ditu. GPL lizentziarekin banatzen da eta Linux sistemarako aplikazioa da.
IMG
  • ClockingIT: proiektuak kudeatzeko softwarea
  • ClockingIT proiektuak kudeatzeko softwarea da. Kode libreko softwarea da eta edozeinek jaitsi eta bere zerbitzarian ezartzeko edota on-line bertsioa erabiltzeko aukera du. ClockingIT proiektuetan erabiltzen den denbora kudeatzeko lagungarria da.
IMG
  • MRBS euskaraz (Meeting Room Booking Service)
  • Meeting Room Booking Service espazio komunak kudeatzeko aplikazio librea da. GPL lizentziarekin banatzen da eta PHP eta MySQL erabiltzen duen web aplikazioa da. Bere bidez, adibidez, erakunde batek bere gelak, laborategiak, aretoak, ikasgelak etab. modu errazean kudeatu eta erreserbatu
IMG
  • Factura
  • Enpresaren fakturazioa egiteko programa. Shareware da (aportazio ekonomiko bat egin behar da), jaisteko bertsioa probetakoa da eta 60 egunez erabiltzeko aukera ematen du bere funtzionalitate osoz.
  • 1
  • 2