softkat - euskal software katalogoa
IMG
  • Katamotz Ariketak
  • Katamotz Ariketak dislexia eta irakurketa-idazketa prozesuetan sortzen diren arazoak lantzeko programa da. Ariketak eta jolasak aurkezten ditu programak irakurketa eta idazketa prozesuak lantzeko. Guztira, 16.000 egiteko osatutako programa da.
IMG
  • Katamotz Irakurketa
  • Irakurketa prozesuan laguntzeko aplikazioa. Software librean garatuta, dislexia arazoak dituzten umeei irakurketan laguntzeko tresna da. Lexikoa eta fonologia lantzen ditu.
IMG
  • KLK 2.0
  • Web 2.0 baliabide eta tresnei buruzko webgunea.12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako multimedia web orria da. Produktuaren xede nagusia ikasleen artean teknologia berriak ezagutzera ematea da, era atsegin eta entretenigarrian, kalitatezko edukiekin eta elkarreragiketaren bitartez material erakargarria garatuz.
IMG
  • Joan-etorria
  • Baliabide didaktiko hau munduaren eta Euskal Herriaren historiaren hainbat ikuspegi esploratzaileen begietatik ezagutu eta ikertzeko langaia da.
IMG
  • Mate+K
  • Iñaki, Yeinson eta Haizea ezagutu nahi al dituzu? Hirukote honek 1. eta 2. DBHko matematika edukiak azalduko dizkizu, 12 gaietan banaturiko bideo eta jolasen bitartez. Zenbaki arruntak, zenbaki osoak, zenbaki hamartarrak, azalerak eta perimetroak, neurri unitateak, estatisti
IMG
  • Aro Eroak
  • Zu eta zure lagunak historia museo batean galduta zaudete. Irteera bilatzen, hainbat aro eta garaietako irudiak dituen gela batera ailegatu zarete. Objektu batek eman dizue atentzioa: aldare baten gainean dagoen izar forma duen kristalak. Bertara gerturatzen zaretenean, izarra bueltak ematen hasi eta, argi distiratsu bat askatu ondoren, kristal urdinen gelara eramaten zaituzte. Denboran bidaiatu duzue! Berriro bueltatu nahi izanez gero, historiari buruzko ezagutza proban jarri beharko duzue. Irtengo al zarete? Gainera, galdera berriak erantsi eta aldatzeko aplikazioa dakar!