
- Zutagu.net
- Sare sozial euskalduna. Ezagutza partekatzeko hainbat tresna eskaintzen dituenak: bloga, biltegiak eta wikiak.
Elgg software librearekin egina.

- Umap
- Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea da Umap. Hau da, Twitterretik mezuak jaso eta prozesatzeko produktu bat da.

- Zulozale.com: gazteen sare sozial euskalduna
- Gaztezulo aldizkariak sortutako zulo berezi honetan lagunak egingo dituzu, jendea ezagutu, iritzi eta afizioak partekatu... Profila sortu, esaldiak bota, argazkiak igo.... eta gazteen sare sozial euskaldunean sartuko zara.

- Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskalduna
- Zugaz.com gazteendako sare sozial bat da. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko